Antirrazismoa[1], antiarrazakeria[2] edo arrazismoaren kontrakoa arrazakeriaren aurka egiteko hartutako edo garatutako sinesmen, mugimendu eta politika da. Oro har, arrazakeriaren aurkakoak ideia hau sustatu nahi du: arrazakeria kaltegarria eta orokorra dela, eta aldaketa sistematikoak, egiturazkoak eta indibidualak egin behar direla politikan, ekonomian eta gizarte-bizitzan, arrazismoa desagerrarazteko.[3]